2014(e)ko apirilaren 12(a), larunbata

ABESBATZAKO ARDURADUNEN OPARIA

Ostiral honetan oporrak hartu ditugu. Egia esan, gogo handiak genituen oso nekatuta geundelako. Baina espero ez genuena opari bat jasotzea izan da. Ez da jostailu bat izan, ezta dirua, ezta bidaia bat... askoz baliotsuagoa!

Mariak eta Natividadek, abesbatzaren arduradunek, abesbatzaren klase bat oparitu digute. Hor abesten, ritmoak egiten... ikasi dugu. Primeran pasatu dugu eta Natividad eta Mariaren ustez oso ondo abesten dugu. 

Ez dago modu hobeagorik hiruhilabetea amaitzeko! 

MILA ESKER MARIA ETA NATIVIDAD, BIHOTZ-BIHOTZEZ!





2014(e)ko apirilaren 11(a), ostirala

ARTISTIKA KLASEA

Artistikan gauza asko egiten ditugu eta oso ondo pasatzen dugu. Ere bai musika entzuten dugu. Adibidez "sexy señorita"


Margozten dugunaren adibide bat txakur bat da. Oso ondo geratu zen baina txarrena izan zen txakur batzuk galdu zirela eta artelan hori galdu egin zen. Monica da klasea ematen diguna

(Garazi eta Lucía Álvarez)

2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna

ARBEL DIGITALA

Azkenean badaukagu arbel digitala!

Udatik etorrita, harrituta geratu ginen arbel digitala ikustean. Ez genekin arbel digitala egongo zenik eta sorpresa polit bat izan zen.

Pizkanaka-pizkanaka guztiok arbel digitala erabiltzen ikasi dugu. orain askotan erabiltzen dugu eta asko gustatzen zaigu erabiltzea. Arbel digitala askoz gehiago erabiltzen dugu arbel normala baino.

Hau sorpresa polit-polita!

(Claudia eta Julene)

ESKAUT ETA ANTZERKIA




Eskaut taldean jolas asko egiten ditugu eta oso ondo pasatzen dugu. Adibidez: zelai erretan, pirrecuento, sardinak latean... Ere bai errieta egiten digute. 
Askotan abesten dugu eta abesti bat "Búscalo, más vital" deitzen da, abesti hau antzerki batean abestu genuen. Aita-ama guztiak joan ziren eta oso ondo egin dugula esan zuten gure gurasoek.

Guk ere bai oso ondo pasatu genuen!
(Javier eta Ixone)





2014(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

AZKEN EGUNEKO JOKUAK

Apirilaren 11an (ostiralean), gure ziklokoek  jokuak ekarriko ditugu gure klasekoek jolasteko.
Hau ospatzen dugu eskolako azkenengo egunean Aste Santua baino lehen. Andereñoek uzten digute arbelan margozten. Ja, ja,ja. Eta Anari gauza onak idazten dizkiogu!

Oso ondo pasatzen dugu egun honetan. Ondo pasa Aste Santuan!

(Ánika eta Lucía Asensi)

Ostirala pasa eta gero, iruzkizun moduan zein den gehien gustatu zaizuen jokua jar dezakezue. Animatu zaitezte!

ZORIONAK! BI RECORD BETE DIRA!

Gaur bi rekord bete ditugu:


Alde batetik gure blogak 1000 bisita baino gehiago izan ditu eta ia-ia hilabete eta erdi bakarrik daramagu blogean idazten. Honek esan nahi du interesagarria dela! Beraz... jarrai dezagun idazten!.


Beste aldetik Merkatu Txikian 15.000 € baino gehiago lortu dugu, Educa proiektua aurrera eramateko. Eta hainbeste diru lortzearen egileetariko batzuk gu gara. Klasean jarri genuen helburua bat:  Educak zabaltzen dituen zazpi baloretan, bakoitzean, zazpi superheroe jartzea. Eta hori ere lortu dugu.


MILA ESKER ZUEN ESFORTSUAGATIK!

2014(e)ko apirilaren 8(a), asteartea

GELAKO LIBURUA


Ondo irakurtzeko, gelako liburua hartzen dugu.

Lenguakoa ala hizkuntzakoa hartzen dugu, nahi dugun liburua hartzen dugu. 




Andereñoak ala maisuak apuntatzen du liburuaren izenburua.


Hamabost egun daukagu liburua irakurtzeko. Ez badugu gustoko beste bat hartu ahal dugu baina papertxo bat jarri behar dugu maisuarentzat berak jakiteko.


Uzteko eguna heltzen denean uzten dugun bitartean andereñoak ala maisuak galdetzen digu: amaitu duzu irakurtzen?


OSO POLITAK DIRA!


Zein da zure ustez gelako libururik politena? 


(Galdera hau erantzuteko iruzkizunen bidez edo Anari papertxo bat emanez erantzun dezakezu)

(Muskilda eta Nerea)