2014(e)ko apirilaren 12(a), larunbata

ABESBATZAKO ARDURADUNEN OPARIA

Ostiral honetan oporrak hartu ditugu. Egia esan, gogo handiak genituen oso nekatuta geundelako. Baina espero ez genuena opari bat jasotzea izan da. Ez da jostailu bat izan, ezta dirua, ezta bidaia bat... askoz baliotsuagoa!

Mariak eta Natividadek, abesbatzaren arduradunek, abesbatzaren klase bat oparitu digute. Hor abesten, ritmoak egiten... ikasi dugu. Primeran pasatu dugu eta Natividad eta Mariaren ustez oso ondo abesten dugu. 

Ez dago modu hobeagorik hiruhilabetea amaitzeko! 

MILA ESKER MARIA ETA NATIVIDAD, BIHOTZ-BIHOTZEZ!





1 iruzkin: