2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

BIDE HEZIKETA:

Gure blogari hasiera ona emateko pasaden astean egin genuen kurtsoko lehenengo txangoa bideo batekin aurkezten dizuegu. Goiz horretan primeran pasatu genuen txiki-hiri batean ibiltzen eta bizikleta ibiltzen zirkulazio-arauak ikasten genituen bitartean. Batzuei isun batzuk jarri zizkieten eta bizikleta aparkatu behar izan zuten eta ibilbidea oinez egin behar izan zuten. Bideo bat ere ikusi genuen eta galdera batzuk erantzun genituen ikasi genuen guztia erakusteko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin egon ziren bi udaltzaingoei eta Anari, Jonen ama, guri laguntzeagatik.

Orain gogoekin gaude hurrengo txangoaren zain.