2014(e)ko uztailaren 3(a), osteguna

LANDAREEN AITA-AMABITXIAK

Uda honetan zehar zuetariko batzuk ardura garrantzitsu bat hartu duzue:
 ESKOLAKO LANDARE BAT ZAINTZEA. 

Nahiz eta oso zaila ez izan, arduratsua izatea suposatzen du. Gainera oporretan joatekotan landarea nork zainduko duen edo oporretan eramatekotan bidaian ez hondatzeaz arduratu beharko zarete.Eskolako web orrialdean bideo polit hau eskegi dute.
 Ea zuen burua ikusten duzuen!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina