2014(e)ko maiatzaren 11(a), igandea

GURE KLASEKO "GAUZAK"


KLASEKO GIROA

Lehen hiruhilabetean asko kostatzen zitzaigun ados jartea eta beti pentsatzen genuen gutaz eta ez besteotaz. Ez genuen euskara erabiltzen baizkik eta erdera.

Bigarren hiruhilabetean lehen hirukilabetean baino askoz gutxiago kostatu zitzaigun. Baina oraindik gauza asko hobetu behar genuen.

Hirugarren hiruhilabetean Ana oso pozik dago gurekin eta nabaritzen da zenbat hobetu dugun. Hau klase ona!

(Claudia eta Lucía Asensi)


KLASEAREN EUSKERA

Klasean euskera lantzen dugu, baina batzuetan ondokoarekin erderaz hitz egiten dugu. Gure andereñoa haserretzen da, beste batzutan kanporatzen digu klasetik eta ohartxo bat jartzen digu eta ingelesean ere bai. Badakigu oso txarto dagoela baina ohitura daukagu.

( Javier eta Ánika)

GALDUTAKO GAUZAK

Lurrean zer edo zer aurkitzen badugu ondoko mahaikideei galdetzen diogu ea berea den eta ez bada berea galdutako gauzen kutxa batean uzten dugu.

Bere jabea konturatzen denean gauza bat galdu zaiola kutxan begiratzen du eta hor dago.

(Iraia eta Muskilda)

INGURU ETA HIZKUNTZAKO KONTROLAK

Guk laguntzen dugu kontrolak egiten. Horretarako gure ideiak Anari ematen dizkiogu guk egindako kontrolen bidez. Anak begiratzen ditu eto ondo badaude gure kontroletako galderak kopiatzen ditu berak prestatu dituen kontroletan jartzeko. Hau kontrol politak!

Gure kontrolak ez badaude ondo, Anak laguntzen digu kontrolak politago geratzeko eta horren bidez gehiago ikasten dugu hizkuntza eta inguruko kontrolak egiten. Hau poza!

(Lucía García eta Claudia)

ETA BLOGEAN PARTE HARTZEKO?

Guk blogean idazteko hau egiten dugu:

Lehenengoz idea bat pentsatzen dugu. Gero geure andereñoari esaten diogu gure ideia. Ondoren, patio batean geratzen gara gure ideia idazten. Ostean papera gure ideiarekin ematen diogu andereñoari. Eta azkenean andereñoak blogean eskegi egiten du.

Oos dibertigarria da!

(Iraia eta Muskilda)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina