2014(e)ko abenduaren 2(a), asteartea

Kalasanz astea

Kalasanz astea mundiala izan da.

Gure eskolan jokuak eta marrazkiak egiten ditugu Kalasanz astean.

Guri gehien gustatu zitzaigun jokua patata batekin buruan dantza egitea zen.

Beste joku on bat izan zen okalasanz, jolasten da oka bat bezala baina frogak guk egin behar genituen eta Kalasanzi buruz izan ziren.

Guk San José de Calasanz eguna beti izatea espero dugu.

Ixone, Olatz eta Patricia.

2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

HERRI KROSA 2014

Pasaden igandean Herri Krosa 2014 izan zen. Gure klaseko 5 ikasle korrika egin zuten:


Jon Ander, Lucía Asensi, Maitane, Muskilda eta Iñigo.

10 kilometro ziren baina guk 4 edo 6 korrika egin genuen, primeran pasatu genuen!!!


Datorren urtean 10 kilometro korrika egin nahi dugu eta eutsi egingo diogu.



Iñigo eta Jon Ander




GURE BIGARREN TXANGOA


Azaroaren 11n El Pobalera joan ginen eta burdin informazio berri asko ikasi genuen.
Bidaia luzea izan zen baina gure lagunekin hitz egiten oso labur iruditu zitzaigun!!!
Gidaria Fernando deitzen zen, eta makina interesgarri batzuk ikusi genituen... Hau polita!!!
Hemen daukazue bideo polit bat. Espero dugu zuen guztokoa izatea!!!


Ánika, Claudia eta Patricia.





2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

TXAPELKETA

Pasaden astean landare txapelketa hasi zen.

Lehenengo, informazio orria eta landare bat eman ziguten.

Orain ardura bat gehiago daukagu!!!! Eta cóleo zaindu behar dugu!!!!

Javier eta Jon Ander.


2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Gure idazkerak irratian!

Lengoaian ostiral batzuetan Vitorirekin joaten gara irratira gure klaseko 3 edo 4 ikasle eta 5. eta 6. ikasleak ere joaten dira. Lehenengo aldian lotsa handia ematen dizu baina gero ez. Joaten bazara ez zara lotsati, txarto egiten baduzu irratikoek kentzen dizute parte hori eta jartzen dizute ondo dagoena :P Oso dibertigarria da horregatik badakizue... saiatu ondo egiten idazkerak aldi gehiago joateko!!! Bestela bakarrik behin joango zara eta segurazki bi aldiz joan nahi duzu, horregatik saiatu ondo egiten. Oso dibertigarria da !!!!!


Adrián eta Mikel.



2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Musika- taldeen aurkezpena

Hilabete honetan musika- talde desberdinak landu egin ditugu. Lehenengoz informazioa bilatu interneten, gero power- paint egin eta amaitzeko klaseari aurkeztu. Lan politak atera zaizkigu!!!


Javier, gure txistularia

Gaur Javierrek txistua jo digu. Oso ondo jotzen du eta esan digunean urte hau bere bigarren urtea dela, guztiok aho zabalik geratu gara. Euskal melodia bat jo du, "Ailetun txikitun". Txistua, txirula baino askoz handiagoa da eta bakarrik lau zulo ditu. Javierrek jotzerakoan gorri- gorri jarri da eta txalotu diogunean tomate bat iruditu da. Espero dugu beste egunean berriro jotzea!!! 

Muskilda eta Maitane