2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Gure idazkerak irratian!

Lengoaian ostiral batzuetan Vitorirekin joaten gara irratira gure klaseko 3 edo 4 ikasle eta 5. eta 6. ikasleak ere joaten dira. Lehenengo aldian lotsa handia ematen dizu baina gero ez. Joaten bazara ez zara lotsati, txarto egiten baduzu irratikoek kentzen dizute parte hori eta jartzen dizute ondo dagoena :P Oso dibertigarria da horregatik badakizue... saiatu ondo egiten idazkerak aldi gehiago joateko!!! Bestela bakarrik behin joango zara eta segurazki bi aldiz joan nahi duzu, horregatik saiatu ondo egiten. Oso dibertigarria da !!!!!


Adrián eta Mikel.



2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Musika- taldeen aurkezpena

Hilabete honetan musika- talde desberdinak landu egin ditugu. Lehenengoz informazioa bilatu interneten, gero power- paint egin eta amaitzeko klaseari aurkeztu. Lan politak atera zaizkigu!!!


Javier, gure txistularia

Gaur Javierrek txistua jo digu. Oso ondo jotzen du eta esan digunean urte hau bere bigarren urtea dela, guztiok aho zabalik geratu gara. Euskal melodia bat jo du, "Ailetun txikitun". Txistua, txirula baino askoz handiagoa da eta bakarrik lau zulo ditu. Javierrek jotzerakoan gorri- gorri jarri da eta txalotu diogunean tomate bat iruditu da. Espero dugu beste egunean berriro jotzea!!! 

Muskilda eta Maitane


2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

FILMEKIN GOZATZEN!!!!!

Tutoretzan film bat ikusi genuen, Lorax. Ingurugiroari buruz zen. Gehienok ikusita genuekan baina beste batzuk ez. Guztioi gustatu zaigu, oso barregarria eta tontakeria handiekin izan delako filma. Film hau azaroaren 6an eta 13an ikusi genuen, egun batean ezin genuelako amaitu. Lorax doa mutil baten bizitzari buruz, oso bihurgune dena. Neska bat dago, Odri izenekoa eta oso polita dena. Odri altua da eta ilea gorri-gorria du. Odriri gehien gustatzen zaiona zuahitzak dira baina benetazkoak. 
Beste film batekin gozatzera!!!!! Gehiago jakin nahi baduzue filma ikusi!!!

( Muskilda eta Maitane )

EUSKARAREN ALDEKO KANPAINA

5. eta 6. kurtzoan euskararen aldeko kanpain bat egiten ari gara. Taula bat daukagu gure zerrendako zenbakiak jartzeko eta hori eginez ur tantantak lortzen ari gara. Bi arduradun ditugu ur tantak jartzeko eta ebaluaketa honetan Maitane eta Iñigo dira. Ur tanta asko lortu genuenez klasean "just dance" bat antolatu genuen. Oso ondo pasatu genuen!!! Agian beste egun batean patinatzera joango gara!!!!!!



2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

JUST DANCE!!!

Euskararen alde kanpainan ur-tanta asko lortu dugunez, sari berezi bat gozatu genuen eta gure gelan "just dance" bat antolatu genuen. Tutoretzan primeran pasatu genuen eta abesti asko dantzatu eta abestu genuen. Bide honetan jarratzen badugu sari gehiago lortuko dugu!! Jarraitu horrela neska-mutilak!!




2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

BIDE HEZIKETA:

Gure blogari hasiera ona emateko pasaden astean egin genuen kurtsoko lehenengo txangoa bideo batekin aurkezten dizuegu. Goiz horretan primeran pasatu genuen txiki-hiri batean ibiltzen eta bizikleta ibiltzen zirkulazio-arauak ikasten genituen bitartean. Batzuei isun batzuk jarri zizkieten eta bizikleta aparkatu behar izan zuten eta ibilbidea oinez egin behar izan zuten. Bideo bat ere ikusi genuen eta galdera batzuk erantzun genituen ikasi genuen guztia erakusteko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin egon ziren bi udaltzaingoei eta Anari, Jonen ama, guri laguntzeagatik.

Orain gogoekin gaude hurrengo txangoaren zain.