2014(e)ko martxoaren 18(a), asteartea

ANTZERKIRA GOAZ!

Gaur bigarren zikloko ikasle guztiok Campos antzokira joango gara. Hor "Erpurutxo" izeneko antzezlanaz gozatu egingo dugu.

Horren aparte eraikin izugarri hau ezagutzeko aukera paregabea izango dugu. Laster ea gure gustoko izan duen kontatuko dizuegu.

ERREZETA LIBURUA 4. B

Kurtso honetako lehenengo hiruhilabetearen bukaeran eta bigarrenaren hasieran proiektu batean murgilduta genbiltzan: GURE LEHENENGO ERREZETA LIBURUA SORTZEA. Hizkuntzako liburuaren laguntzaz errezeta batzuk aztertu genituen, atalak eta pausuak ikasi genituen eta bukatzeko, gurasoen laguntzaz, gure gustoko plater edo postre baten osagaiak, tresnak eta pausuak prestatu genituen eskema batean. Gero klasean errezeta osatu genuen. Lanak txukun-txukun erakutsi behar direnez, zuzuenduta egon ondoren, polita idatzi genuen eta horrekin gure liburua osatu genuen. Gaur egun liburua etxez etxe dabil familia guztiek ikus dezaten.


2014(e)ko martxoaren 11(a), asteartea

INHAUTERIAK 2014

Bilboko Eskolapiek beti ospatzen ditugu inhauteriak.

Urte bakoitzean gauza batez mozorrotzen gara. Inhauteri hauetan pirataz mozorrotu gara.

Oso dibertigarria izan da mozorroa egitea eta ipintzea. Artistikan egin ditugu eta lehenengo kalabera eta gerrikoak osatu ditugu. Gero Monicak mozorroa eman digu eta gerrikoa eta kalabera itsatsi ditugu. Ondoren bakoitzak ezpata bat, partxe bat...  ekarri du.

Oso polita geratu zen! (Julenek idatzia)



Taldeko lanak

4ºB klasean batzuetan taldeko lanak egiten ditugu .

Taldeko lanak dira 4 edo 5 pertsonetako taldeak beraien artean lan egiten dutela.Taldeko lanak egitean hau ikasten dugu edo egiten dugu:
 - euskeraz hitz egiten dugu,
 - gure arteko harremanak hobetzen ditugu,
 -norbaitek zer edo zer ez badaki bere taldeko pertson bat lagundu egin ahal dio bere zalantzak konpontzeko
 - eta ikasi egiten dugu.

 Taldeko lanetan denok ondo pasatzen dugu zinesten dizuet!(Ikerrek idatzia)


IBILBIDE DIGITALA

Ordenagailuak erabili apartez ibilbide digitalarekin lanak egiten ditugu, gauzak egiten jakiten ba ditugu pegatina bat jartzen dugu .(Lucía Asensik idatzia)

2014(e)ko martxoaren 9(a), igandea

MERKATU TXIKIA 2014

Ostiral goizean, ikasle nagusiek, aurtengo merkatu txikiari buruzko informazioa ematera etorri dira klasera. Nahiz eta oso ondo ez ulertu, ez da inporta, arratsalderako gure klaseko Javierrek jostailu bat ekarri du Merkatu Txikian saltzeko. Bera izan da lehena baina guztiok zer edo zer ekarriko dugu, ziur!

BILBOKO BERRENGIN MUSEOA / MUSEO DE REPRODUCCIONES

Martxoaren 6an Bilboko Berregin Museoan egon ginen bisitan. Bilbon orain dela urte pila egon arren, jende askorentzat ez da oso ezaguna. Horko begiraleak Greziar eta Erromar Jainko eta Jainkosei buruzko informazio eta bitxikeriak kontatu zizkigun. Nahiz eta batzuentzat oso gai berria izan, denok adi-adi ibili ginen eta gauza berriak jakin genituen. Bisita amaitutakoan begiraleak familiarekin pista-joku baten bidez museoa hobeto ezagutzera gonbidatu zigun.